XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRUDIAK ETA HEZIKETA

Ezkonberri-bikoteei irakasteko irudi erotikoak erabiltzearen lehen aipamena, 100. urte inguruan idatzitako Txinako T'ung sheng-ko poema-liburuan dago.

Poemak ohe-liburuko irudidun bertsioak bazirela baieztatzen du eta pergamino erotikoak emaztegaien arreoko zati zirela adierazten du.

Gero Txinan zaharkiturik geratu ziren tradizio asko Japonian onartu eta mantendu egin zituzten eta irudidun pergaminoak andregaien arreoko zati izan ziren XIX. mendea arte.

Baliteke Kamasutra eta Ananga Ranga hasiera-hasieratik irudidunak izatea.

Hinduismoko ezkontza tradizionaletan oraindik ere luxuz koadernaturiko maitasun-liburuak opari ematen dira, bikoteari ezkontza gauzatzen laguntzearren.

Hala ere, gaur egun normalena liburu horiek orrialde guztiak zuri edukitzea da eta duten zeregina praktikoa baino gehiago sinbolikoa da, bikote gazteak lotsarik izan ez dezan.

Liu Hsang jakintsuak K.a. 76. urtean ohe-liburuen helburua azaldu zuen: Arte honetako helburua norberak bere potentzia ez galtzea da, bizi-indarra gordez eta gizonezkoaren funtsa indartuz.

Horrela ile zuriak berriz belztu egingo dira eta eroritako hortzen ordez beste batzuk sortuko dira.

Emakumearekiko sexu-haremanaren arte honen funtsa ez eiakulatzeko eustea da.

Horrela semenak itzuli eta garuna sendotu egiten du (ikus 64-71. orr.).

Gero alkimista taoistek, funts edo indarra mantentzeaz kezkatuta, emakumeei etsaia deitu zieten, gizona bere hazia jariatzera bultzatzen zutelako.

Huang-tsi-ri irakatsi zion Neska Ilunari, gerrako arteari buruzko tratatu batzuk ere egozten zaizkio.

Ohe-liburuetan bertan askotan sexuaz gerrako hitzekin aritzen dira, parte-hartzaileak aurkari gisa definituz.

Hala ere, batez ere medikuntzako testu moduan irakurtzen dira